谷歌浏览器插件
订阅小程序
在清言上使用

HABE-IXA euskarazko idazmen-proben corpuseko idazlanen mailakatze automatikoa

Ekain Arrieta,Igor Odriozola, Xabier Arregi-Iparragirre,Mikel Iruskieta

Hizpide(2023)

引用 0|浏览0
暂无评分
摘要
Gero eta euskarazko testu gehiago idazten da ordenagailuz eta hainbat erabileratarako interesgarria litzateke Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumeko (HEOC) komunikagaitasun- mailetan oinarrituta testuok automatikoki mailakatzea. Artikulu honetan azalduko den lanaren helburua honako hau da: HABE-IXA euskarazko idazmen-proben corpusa aurkeztea eta, Europako Erreferentzia Marko Bateratuko (EEMB) B1, B2, C1 eta C2 mailen arabera sailkatzeko tresna automatikoekin lortutako emaitzak azaltzea. HABE-IXA corpusa HABE erakundeak egiaztatzegintza-prozesuetan jasotako 480 idazlanez eta horien ebaluazioez osaturik dago. Testu-sailkapenean, Ixa taldeak (UPV/EHU) hizkuntza-prozesamendurako sorturiko analisi-tresnak eta ikasketa automatikoko teknikak erabiliz,zenbait sailkapen-ataza garatu dira eta emaitzarik onena (% 97ko zehaztasuna) idazlanei dagokien maila esleitzean lortu da. Etorkizuneko asmoa da corpus handiagoak osatu eta euskararen irakaskuntzarako baliagarriak izan daitezkeen sailkapen-tresnak garatzea. Corpusa eskura dago CC BY-NC 4.0 lizentziapean.
更多
查看译文
关键词
habe-ixa,idazmen-proben
AI 理解论文
溯源树
样例
生成溯源树,研究论文发展脉络
Chat Paper
正在生成论文摘要