Kanptotezina eta bere deribatuak minbiziaren aurkako borrokan: Topoisomerasa I inhibitzaileak

EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria(2022)

引用 0|浏览5
暂无评分
摘要
LABURPENA: Minbizia heriotz-eragile nagusienen artean azaltzen da mundu mailan, 2020an 10 milioi heriotz inguru gauzatu zituena. Minbiziaren aurkako tratamendu farmakologikoari dagokionez, agente kimioterapiko eraginkorrenen artean, topoisomerasa I (TOP1, DNAren metabolismoan era zuzenean parte hartzen duen entzima) aparteko itu terapeutikotzat balidatuta dago. Era honetan, molekula antiproliferatibo berrien garapenerako, topoisomerasa I inhibitzeko gai diren konposatu kimiko berrien sintesia itzal handiko ikerketa arloa bilakatu da. Historiari begiratuz, aurkitutako lehen giza-topoisomerasa I-ren inhibitzailea kanptotezina (KPT) izan zen 70eko hamarkadan. Harrezkero, KPTren eratorri sintetiko seguruagoak garatu dira (irinotekan, topotekan eta belotekan besteak beste), gaur egun erabilera klinikorako onarpena jaso duten TOP1 inhibitzaile bakarrak alegia. Hala eta guztiz ere, bigarren belaunaldiko KPTren eratorri sintetiko hauek eragozpen kimiko anitz aurkezten dituzte, euren erabilera klinikoa erabat mugatzen dutenak. Gaur egungo erreferentziazko ikerketek molekula aktibo berrien sintesiaz gain, KPTren eratorrien eta bestelako hautagai terapeutiko potentzialen eraginkortasuna eta aktibitate biologikoa hobetzera zuzenduta daude, hala nola farmako konbinazio sinergikoak bilatuz eta konposatu kimikoen farmakozinetika modulatuz.
更多
查看译文
AI 理解论文
溯源树
样例
生成溯源树,研究论文发展脉络
Chat Paper
正在生成论文摘要