2D:4D indizea: neurketen fidagarritasuna.

Ekaia(2022)

引用 0|浏览1
暂无评分
摘要
Sexu hormonek eragina dute garunaren garapenean, egituratan eta funtzionamenduan, eta, ondorioz, gizakion jokaeran. Haurdunaldiko hormona esposizio mailen adierazle bat da 2D:4D indizea. Indize honen fidagarritasunaren inguruko ikerketek erakutsi dutenez, 2D:4D indizea neurtzeko ordenagailuko irudien analisirako programak erabiltzea metodo fidagarriena da. Hau horrela izanik ere, ez dago adostasunik zein programa erabiltzearen inguruan. Lan honen helburuak hiru dira: metodoaren fidagarritasuna aztertzea (behatzaile-barneko eta behatzaile-arteko fidagarritasunari erreparatuz), neurketen ekonomia ezagutzea, eta, indizean ematen diren sexu desberdintasunak aztertzea. Horretarako, 11 urteko 180 parte-hartzaileen eskuetako eskanerrak jaso ziren. Neurketak irudien analisirako ordenagailuko bi programa erabiliz neurtu ziren (GIMP eta AutoMetrik). Emaitzek erakutsi dute, nahiz eta AutoMetrik programa bizkorragoa izan, GIMP programak behatzaile-barneko eta behatzaile-arteko fidagarritasun altuagoa erakusten duela. Sexuari dagokionez, gure ikerketan ez dugu aurkitu sexuaren araberako desberdintasunik 2D:4D indizean. Ondorio bezala esan daiteke, 2D:4D indizearen neurketak egiteko irudien analisia erabiltzen duten metodoen desberdintasunak ikertzen dituzten lan gutxi daudenez, ikerketa gehiago egin beharko liratekeela gai honen inguruan. Sexu hormonek eragina dute garunaren garapenean, egituratan eta funtzionamenduan, eta, ondorioz, gizakion jokaeran. Haurdunaldiko hormona esposizio mailen adierazle bat da 2D:4D indizea. Indize honen fidagarritasunaren inguruko ikerketek erakutsi dutenez, 2D:4D indizea neurtzeko ordenagailuko irudien analisirako programak erabiltzea metodo fidagarriena da. Hau horrela izanik ere, ez dago adostasunik zein programa erabiltzearen inguruan. Lan honen helburuak hiru dira: metodoaren fidagarritasuna aztertzea (behatzaile-barneko eta behatzaile-arteko fidagarritasunari erreparatuz), neurketen ekonomia ezagutzea, eta, indizean ematen diren sexu desberdintasunak aztertzea. Horretarako, 11 urteko 180 parte-hartzaileen eskuetako eskanerrak jaso ziren. Neurketak irudien analisirako ordenagailuko bi programa erabiliz neurtu ziren (GIMP eta AutoMetrik). Emaitzek erakutsi dute, nahiz eta AutoMetrik programa bizkorragoa izan, GIMP programak behatzaile-barneko eta behatzaile-arteko fidagarritasun altuagoa erakusten duela. Sexuari dagokionez, gure ikerketan ez dugu aurkitu sexuaren araberako desberdintasunik 2D:4D indizean. Ondorio bezala esan daiteke, 2D:4D indizearen neurketak egiteko irudien analisia erabiltzen duten metodoen desberdintasunak ikertzen dituzten lan gutxi daudenez, ikerketa gehiago egin beharko liratekeela gai honen inguruan.
更多
查看译文
AI 理解论文
溯源树
样例
生成溯源树,研究论文发展脉络
Chat Paper
正在生成论文摘要