谷歌浏览器插件
订阅小程序
在清言上使用

Zitoeskeletoaren Konplexutasuna Espermiogenesian

Osagaiz osasun-zientzien aldizkaria(2020)

引用 0|浏览4
暂无评分
摘要
Espermatidaren zitoeskeletoak egitura oso konplexuak eratzen ditu. Egitura iraunkorrak zein iragankorrak izanda, guztien koordinazioa eta elkarlana ezinbestekoa da zelula helduaren garapen morfofuntzionalerako. Espermatida gameto maskulinoa edo espermatozoidearen aurreko zelula mota da. Espermatozoidea zelula oso espezializatua da, hozi-zelulen murrizketa genetiko eta berrantolaketa zitoplasmatiko konplexu baten emaitza. Prozesu bi horien inguruan asko dakigu, meiosiari buruz, bereziki. Baina, zitoplasmaren berrantolaketan, nahiz eta prozesuan parte hartzen duten egitura zitoesletikoak deskribatuta egon, gutxi dakigu haren garraio, polarizazio, eraketa eta elkarren arteko harremanaren inguruan. Mikrotubulu eta mikropiruzko egiturak dira, hots; akrosomaren eraketarako beharrezkoa den sare trans-Golgi, manchette-a, akroplaxoma, buru-isatsa loturarako aparatua eta axonema dira. Guztiak egitura eta mekanismo erabat garrantzitsuak espermatozoide bideragarriak; mugikorrak, ernaltzeko gaiak, eta azkenbatean, beharrezkoak gure espeziaren iraunkortasunerako, alegia. Ernalezintasuna osasun publikoaren lehentasuna bihurtu da eta haren ikerketa interes handikoa da egun, zientifikoa zein soziala. Gizonezkoen ernalezintasun-kasu gehienak espermatogenesiaren akatsen ondorio dira. Egoera horietan Laguntza Bidezko Ugalketa Teknikak (LBUT) erabiltzen dira eta haien arrakasta espermatozoidearen aukeraketan dago. Gizonezkoaren ernaelezintasun askoren zergatiak ezezagunak direnez eta terapiaren ondorioak LBUT eta hormonen kontrolaren haratago doazenez, zergatien bide asoziatuak eta ernalezintasunean inplikatutako molekulen identifikazioak erabateko garrantzia dauka egun. Espermatogenesiaren azkenengo etapa, non espermatida biribila gameto maskulino funtzionala bilakatzen den, gakoa izan daiteke espermatozoidea aukeratzeko teknikak garatzean. Horren inguruko ezagutza oso tresna erabilgarria izan daiteke LBUTetarako beharrezkoa den gameto maskulinoa aukeratzeko metodoen diseinurako.
更多
查看译文
关键词
Sexually Dimorphic Gene Expression
AI 理解论文
溯源树
样例
生成溯源树,研究论文发展脉络
Chat Paper
正在生成论文摘要